Edukira joan

Lea-Artibai eta Mutriku

Berriatua
2008ko abuztuak 21, Eguena

Zurea da Hitza | Irakurleen albisteak

2008-05-06 | 08:41:13

emigrazioa-inmigrazioa erakusketa Lea Artibai Ikastetxean

Urtean zehar landutako gaiaren emaitzak ikusgai daude eskolako harrera gunean. Munduan zehar bildutako objektuak, argazkiak eta Txikito Bolibarren pilotari jantzia eta zesta.

arantza ugarte

Urtean zehar landutako gaiaren emaitzak ikusgai daude eskolako harrera gunean. Munduan zehar bildutako objektuak, argazkiak eta Txikito Bolibarren pilotari jantzia eta zesta.

Ameriketan artzain ibilitako Felix Astorkia tranpaz harrapatutako hartzaren ondoan ikus daiteke edo ardiak banatzen bere lantaldearekin baita aizkoraz egurra ebakitzen ere. Australian kanabera ebakitzen ateratako argazkia ere badago, baita Galiziatik inmigratutako familiaren argazkia ere eta nola ez, eskolako leihatilara hurbildu diren etorkinen aurpegiak ere bildu ditu kamarak baita kalean ikusitakoenak ere, horrela, pixkanaka-pixkanaka argazki multzoa osatu da.
Argazkiez gain, arropak, musika instrumentuak eta Australiako mapak ere badaude. Bi maniki ere badaude jantzita, bata Txikito Bolibarrek utzitako pilotari arropekin eta bestea emakumea Magrebeko jantziarekin emigrazioa eta inmigrazioaren irudi dira.
Erakusketan ezin dira bildu urtean zehar egindako lan guztiak eta ikasleek egindako lanak kaleratzeko erakusketa birtuala jarriko dugu martxan gure web orrian http://batxilergoa.leartik.com. Bertan irakur daitezke ikasleek egindako elkarrizketak, eurak egindako hausnarketak edo emigrazioa zein inmigrazioaren inguruan idatzitako ipuinak.
Gizartean geuri ematen diguna geuk ere gizarteari itzuli nahi diogu aurten emigrazioa-inmigrazioaren inguruan egin dugun lana

Erakusketa aste guztian egongo da ikusgai goizeko zortzietatik iluntzeko bederatziak arte, eskolako sarrera nagusian.

 

 

Jasotako erantzunak:

Zure inguruko berriak bidali

Eskualdearekin zerikusia duen edozein notizia sartu dezakezu hemen.

Edozeinek bidali dezake albistea, eta ondoren, 11barri Hitzako kideren batek kudeatuko du. Hark erabakiko du argitaratu edo ez.

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)

eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.