Edukira joan

Lea-Artibai eta Mutriku

Berriatua
2008ko abuztuak 21, Eguena

;2008-07-04;Abuztuaren 8ra eta 9ra atzeratu du asanbladak Urregaraira irteera. Berriatua Aurretik izena eman behar dela azaldu dute; oinez joango dira mendira eta hainbat ekimen egingo dituzte.

Abuztuaren 8ra eta 9ra atzeratu du asanbladak Urregaraira irteera

Berriatua Aurretik izena eman behar dela azaldu dute; oinez joango dira mendira eta hainbat ekimen egingo dituzte.

i. urberuaga

Gazte Asanbladak atzeratu egin du asteburu honetan egitekoa zen irteera, sanpedroetako areto futboleko partidengatik. Uztailaren 4an eta 5ean beharrean, abuztuaren 8an eta 9an joango dira Urregarai mendira.

Azaldu dutenez, aurretik eman beharko da izena irteeran parte hartzeko. «Oraindik ez daukagu zehaztuta non eta noiz arte, baina kartelen bidez emango dugu jakitera», esan dute.

Irteeraren egunetan egingo dituztenak ere hasi dira planifikatzen. Bariku goizean oinez joango dira mendira, Milliotik zehar. «Gero, bertan, jolasak eta bazkaria, behintzat, egingo ditugu». Gauean kanpin dendetan egingo dute lo.

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)

eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.