Edukira joan

Lea-Artibai eta Mutriku

Berriatua
2008ko urriak 11, Zapatua

;2008-06-05;Sei idi pare ariko dira estreinako egingo diren kinttopeko probetan . Berriatua Domekan eta astelehenean egingo dira saioak; herriko idi pare batek hartuko du parte.

Sei idi pare ariko dira estreinako egingo diren kinttopeko probetan

Berriatua Domekan eta astelehenean egingo dira saioak; herriko idi pare batek hartuko du parte.

leire akarregi

Kinttopeko idi probak egingo dira domekan eta astelehenean. Udalak estreinako antolatu duen txapelketak 1.100 eurotik beherako sariak emango ditu.

Guztira, sei idi bikotek hartuko dute parte; saio bakoitzeko hirurek. Domekan, 18:00etatik aurrera Billedako Lopategiren, Orioko Odidenen eta Azpeitiko Patxi Langarteren animaliak ariko dira zein baino zein. Astelehenean, ostera, herriko bat ikusteko aukera egongo da 22:00etatik aurrera. Robertoren animaliagaz batera, Laukinizko Urrutiaren eta Zumarragako Igeldoren animaliek egin beharko diote tira harriari.

Sariak

Untza gehien egiten duenak manta, txapela eta 1.100 euro jasoko ditu. Bigarrenak, garaikurra eta 1.000 euro; hirugarrenak, garaikurra eta 900 euro; laugarrenak, 800 euro eta akulo txorta; bosgarrenak, 700euro eta 600 euro seigarrenak.

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)

eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.