Edukira joan

Lea-Artibai eta Mutriku

Berriatua
2008ko urriak 11, Zapatua

;2008-05-22;´Eraginkorra dena gehiagotan ailegatuko da 35erať. ROBERTO LEKUE õ L. IBAIBARRIAGA. Berriatuko Zesta Eskolako hautatzailea

«Eraginkorra dena gehiagotan ailegatuko da 35era»

roberto lekue ð Berriatuko Zesta Eskolako hautatzailea

l. ibaibarriaga

28 urtean jokatu zuen Roberto Lekuek (Ondarroa, 1948) zesta-puntan, gehienak AEBetan. Zestak egin ere egiten ditu.

Zesta bat ondo egiteko zer behar da?

Ikasteko ordu asko, esku ona eta, batez ere, gogoa, artea da eta.

Zesta baten salneurria?

350 euro, 5 bat euro gora-behera.

Kantxan, aurrean ala atzean?

Gaztetaz denek nahi dute aurrean; ni atzelaria izan naiz.

Puntako zesta jokalari baten ezaugarri nagusiak.

Zaletasuna, zaintzea eta zorte ona lesioekin. Hori barik...

Aukeratu: joko ikusgarria ala eraginkorra?

Eraginkorra dena gehiagotan ailegatuko da 35era.

34-34. Inork merezi du galtzea?

Zuzenena 34ra arinen ailega denak irabaztea izan daiteke.

Zesta Eskola bat?

Berriatukoa, daukan ganoragatik. Eta Markina-Xemeingoa.

Zesta jokalari gustukoak: lehengoa, oraingoa, zeu...

Lehengoak, Txikito Bolibar, Txuso Larrañaga eta Txurruka; oraingoak, Goikoetxea, Bereikua, Felix eta Irastorza

Espainiako hautatzailea zara. Euskal Herrikoa noizko?

Nigatik orain dela hamabost urte. Aukerak zabalduko lituzke.

Frontoirik bako herria da Ondarroa.

Geurea da bakarrik horrelakoa. Handik eta hortik ibili gara frontoia egiteko, eta azkenean ez dugu ezer egin.

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)

eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.