Edukira joan

Lea-Artibai eta Mutriku

Berriatua
2008ko uztailak 6, Domeka

Azken ordukoak

2008-04-23 | 15:11:59

Pantxo Bedialaunetaren errezetak dakartza Berriatuko azokak estreinako

Berriatuako udaletxe aurreko plazak hamargarren Nekazal eta Arrain Kontzerba Azoka hartuko du maiatzaren 3an.

Eskualdeko baserritar eta kontserberoen produktuak erosteko eta dastatzeko aukera egoteagaz gainera, Pantxo Bedialauneta ondarrutar sukaldariak espreski azokarako egindako pintxoez gozatzeko aukera egongo da. Azoka 10:00etatik 14:00etara egongo da zabalik.

Erantzun 1

Maiatzaren 17an dator Mountain Bike Martxa

2008-04-18 | 13:14:17

Maiatzaren 17an dator Mountain Bike Martxa

Urepel Kirol Taldeak antolatuta, 18 edo 33 kilometroko ibilbidea egiteko aukera egongo da

Mountain Bike Martxa gertu-gertu dago. Maiatzaren 17an egingo da, San Gregorio jaien barruan, Urepel Kirol Taldeak antolatuta. Probaren laugarren edizioak, 33 kilometroko ibilbidea edukiko du, zati bitan banatuta. Lehenengo zatia 18 kilometrokoa izango da, eta ibilbidea hor uzteko aukera edukiko dute txirrindulariek nahi izanez gero. ĞIndartsuğ sentitzen denak aurrera jarraitu ahal izango du, 33 kilometroak bete arte. Zirkuitua osorik egin ala ez, parte-hartzaileek kamiseta bana jasoko dute helmuga igaro ostean.

2 erantzun

2008-04-17 | 14:22:36

Udalak enkantera aterako du Olaso industrialdeko lursaila

5.700 metro koadrokoa da, eta Cikautxok bereganatzeko interesa agertu du

5.762 metro koadroko lursaila enkantera aterako du Udalak. Olaso industrialdean dago, eta Plan Pratzialaren arabera, panilioi industrial bat eraiki daiteke bertan. Cikautxo kooperatibak lur zatia bereganatzeko interesa erakutsi du, baina Udalbatzarrean eztabaidatu beharko dute hori.

Ez du erantzunik

2008-04-09 | 16:04:54

Milloi auzoa ezagutzeko irteera egingo dute zapatuan

Herriko hiru auzoak ezagutzeko irteerak antolatu ditu guraso elkarteak

Berriatuko Eskoalko guraso elkarteak herriko hiru auzoak ezagutzeko irteerak antolatu ditu. Milloi ezagutzekoegingo dute lehena zapatuan. 09:30ean hasiko dira Eskola aurretik, eta Urepel paretik igoko dira Milloi auzora. 13:30ak aldera amaituko dute. Ume, guraso eta gainerako herritarrei zabalik dago irteera.

Ez du erantzunik

Uzuri Nieto: "Profesional batzuekin dantzan egitea dut lehenengo ametsa"

2008-04-02 | 16:36:19

Uzuri Nieto: "Profesional batzuekin dantzan egitea dut lehenengo ametsa"

Zapatuan hasiko da Nieto funky ikastaroa ematen, gimnasio gelan.

Dantzari lotuta daroa urte piloa Uzuri Nietok (Berriatua, 1980). Ondarroan hasi zuen ibilbidea, txikitan, Maitane Uribegaz eta ostean, Euskal Herriko hainbat herritan zein atzerrian ibili da, balletetik haratago, dantza modernoagaz gorputza astintzen.

Ez du erantzunik

2008-03-28 | 16:43:44

Funky ikastaroa dakar Uzuri Nietok apirilerako

Gaur, probako lehenengo klasea emango du gimnasio gelan

Probako klasean, funky-a hurre-hurretik ezagutzeko aukera egongo da gaur, Uzuri Nieto dantzari berriatuarraren eskutik. Erritmoz betetako zapatuak Gaurko klasea, gainerakoak legez, herriko gimnasio gelan emango dira, apirileko zapatu guztietan, 12:00etan hasi eta 13:15era. Gaurko probako klasera joan ala ez, datorren aste osoa egongo da izena emateko. Udaletxera joan beharko dute interesatuek, bulego orduetan. Hileroko matrikula 10 euro kostatuko da. Ikastaroa 12 urtetik gorako neska-mutilei dago zuzenduta

Ez du erantzunik

Ibon Aldazabal eta Xabat Urizarbarrena: ’Txapelketa batzuetan ez dute txapelik ematen, eta txapeldunak txapela behar du’

2008-03-12 | 16:32:56

Ibon Aldazabal eta Xabat Urizarbarrena: 'Txapelketa batzuetan ez dute txapelik ematen, eta txapeldunak txapela behar du'

Euskal Herriko Kluben Arteko Txapellketa irabazi du Berriatuak domekan, partida parekatuan.

Txapela jokoan, joko orekatua egin zuten Ibon Aldazabal (Berriatua, 1987) eta Xabat Uriozarbarrenak (Etxebarria, 1986) Durangon, domekan. Berriatuarrak ondo jokatu zuen atzean, pilota dominatuta, eta aurrelari on legez, aukera ikusi orduko amaitu zituen tantoak etxebarritarrak.

Erantzun 1

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)

eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.