Edukira joan

Lea-Artibai eta Mutriku

Berriatua
2008ko uztailak 6, Domeka

2008-05-10 | 19:38:44

Jaiak

Txotxaren deiadarragaz aurrera

Herenegungo erromeriaz betean gozatu arren, atzokoan parrandarako gogorik ez zaie faltatu bazkaritara bildu diren berriatuarrei.

Herriko jaiei bete-betean erantzuten ari dira berriatuarrak. Barikua, gainera, herrikoen neurrira egindako eguna, eta batez ere, gaua izan zen. Eta atzokoan, ajeari pultsoa eutsiz, bazkaritarako bildu ziren.

Bazkari berezia zuten atzokoan: sagardotegi menua, eta sagardotegiko edaria: txorixo, arrautz nahaskia eta saiheskiaregaz batera, nahi adina sagardo edateko aukera eduki zuten.
Sagardotegia Bilboko Irala auzoko Trikikupela taldekoek prestatu zuten, eta inork egarririk ez pasatzeko besteko aurreikuspenak eginda etorri ziren. «Pertsonako litro bat, eta badaezpada, zerbait gehiagorekin etorri gara». Eta bazkaritan 150 lagun batu ziren.
Lehenengo aldia zen sagardotegi estiloko bazkaria egiten zutela, baina han bildutakoek kupelera egindako joan-etorriak eta mahaietan zuten giroa ikusita, jai batzordekoek bete-betean asmatu zutela argi gelditu zen. «Jendeari biltzeko beste arrazoi bat ematea zen, batez ere, gure helburua».
Beņat Gaztelumendi, Xabier Paia eta Andoni Egaņaren bertsoek bete zuten bazkalostea. Gairik eman beharrik ere ez zuten eduki. Sagardotegiak eta han hemenka ikusten zituzten kontuak nahiko izan ziren hiru bertsolariak kantuan jarri eta berriatuarren arratsaldea alaitzeko. Hango txalo eta barreek hala adierazten zuten.
Bitartean, Kaxero gaupasero udaletxeko balkoitik begira-begira zuten. Baina hura ere, aurreko gauean bereak egina zegoen.
Aurreko egunari errepasoa
Bazkaldu orduko, poteoko orduari fin erantzunez, Zentraletik Mendibarren frontoira eta frontoitik Zentralera zebiltzan herritarrak. Jendea batuz zihoan poliki-poliki , eta berriketarako gogorik eta umorerik ez zuten falta.
Aurreko egunekoari buruzko aitamenak ere berriketagai ziren. Izan ere, barikua beti izaten da berezia herrikoentzat. «Zapatuan, kontzertua dela-eta, inguruko herrietatik jende gehiago etortzen da, baina barikuko erromerian bertokoak batzen gara», zioen euretariko batek. Erromerian eta aurrez egon zen play back lehiaketan euria izan zuten lagun. Baina inork ez zuen atzera egin, eta merezi izan zuen pixkat bustitzeak. Oholtzara sei talde igo ziren. Saio guztien umoretsuak izan ziren, han bildutakoei une ederrak pasaraziziz. Azkenean, Leokadi eta Kaxero gaupaseroren arteko elkarrizketa izan zen saria eraman zuena.

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.
Txotxaren deiadarragaz aurrera

Sagardotegiko bazkaria egin zuten atzokoan berriatuarrek.

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)

eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.