Edukira joan

Lea-Artibai eta Mutriku

Berriatua
2008ko uztailak 6, Domeka

2008-05-08 | 10:25:33

Udala

Biztanleko hiru euroko diru laguntza emango dio Udalak HITZAri

Horrez gain, 902 820 201 telefonora deitzen duten lehen hamar herritarrek doan jasoko dute egunkaria urtebetean

Berriatuko Udalak eta Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitzak hitzarmena sinatu dute. Hitzaren zuzendari Irati Urberuagak, Hitzaren kudeatzaile Eli Arostegik eta herriko alkate Imanol Mugartegik orain dela gutxi eman dute horren berri. Adostutako hitzarmenari esker, biztanleko hiru euroko diru laguntza emango dio Udalak Lea-Artibai eta Mutrikuko egunkariari, eta harpidedun egiten diren lehenengo hamar herritarrek doan jasoko dute euren etxeetan Hitza urtebetean.

Horretarako, 902 820 201 telefonora deitu behar dute interesa dutenek maiatzaren 20ra orduko. Aurreneko hamar deientzat izango da doako harpidetza, baina herritar guztiei egin die dei Udalak harpidetza egiteko.
Udalak pauso garrantzitsua eman du, orain arte Lea-Artibaiko Amankomunazgoaren bitartez, eta publizitate kontzeptuan bideratu izan den biztanleko 1,5 euroko diru laguntza, 2008an Berriatuko Udalak zuzenean bideratuko baitu Hitzara. 1,5 eurokoa izan ordez, 3 eurokoa izango da.

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)

eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.