
2008-04-30 | 12:36:03
Ekonomia
Etxebizitza eskubidea defendatzeko taldea sortu da, Habixi
Bihar etxebizitza egoeraren erantzuleak markatzeko deialdia egin du taldeak.
Berriatuko Gazte Asanbladak (B.G.A.)etxebizitza eskubidearen aldeko taldea sortu du: Habixi. Taldeak, beste herri eredu bat lortzeko etxebizitza politika berriztatu beharra dagoela azpimarratu nahi izan du sortu bezain pronto. Horrela, Berriatuko Udalari bere lehen eskakizuna egin dio: herritarren parte hartzeagaz, herriko egoera islatuko duen azterketa bat egitea.
Joan den astean egin zen Habixiren aurkezpena Berriatuko frontoian. «Etxebizitzarako sarbidea euskal gizartearen arazo larrienetako b at bilakatu da eta soka gero eta estuago daukagu», azaldu zuten taldekideek aurkezpenean.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Talderen aurkezpenen Berriatuko frontoian eskegitako pankarta.
© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta: publilea@11barri.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)
eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.