
2008-04-02 | 16:36:19
Kultura
Uzuri Nieto: "Profesional batzuekin dantzan egitea dut lehenengo ametsa"
Zapatuan hasiko da Nieto funky ikastaroa ematen, gimnasio gelan.
Dantzari lotuta daroa urte piloa Uzuri Nietok (Berriatua, 1980). Ondarroan hasi zuen ibilbidea, txikitan, Maitane Uribegaz eta ostean, Euskal Herriko hainbat herritan zein atzerrian ibili da, balletetik haratago, dantza modernoagaz gorputza astintzen.
Urteetan hara eta hona ibili eta gero, ikastaroak ematen diharduzu berton. Zelan doakizu?
Madrileko azkenengo txanpan ikasten baino gehiago klaseak ematen egon nintzen. Eta hona buelta eginda, ikasteko astirik ez, eta klaseak ematen nabil. Ahal dudanean, baina, ikastaroak-eta egiten ditut.
Zuk zeuk zer duzu gustukoagoa, dantzan egitea ala erakustea?
Ezin dezaket aukeratu, biak gustatzen zaizkit eta. Ahal denean ahal dena.
Praktikotasunera jotzen duzu...
Hemen ezin da egin dantzan, norbere kabuz aurrera ez bada ateratzen, eta horretarako denbora behar duzu. Eta klaseak ematen oso gustura nabil, jendea ere oso gustura dabilela uste dut.
Zenbat denbora daroazu klaseak ematen?
Oraintxe dut bigarren ikasturtea, hemen Euskal Herrian nabilela. Aurretik ere eman izan dut ikastaro bat edo beste.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Uzuri Nieto
© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta: publilea@11barri.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)
eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.