Edukira joan

Lea-Artibai eta Mutriku

Berriatua
2008ko urriak 11, Zapatua

2008-03-12 | 16:32:56

Kirola

Ibon Aldazabal eta Xabat Urizarbarrena: 'Txapelketa batzuetan ez dute txapelik ematen, eta txapeldunak txapela behar du'

Euskal Herriko Kluben Arteko Txapellketa irabazi du Berriatuak domekan, partida parekatuan.

Txapela jokoan, joko orekatua egin zuten Ibon Aldazabal (Berriatua, 1987) eta Xabat Uriozarbarrenak (Etxebarria, 1986) Durangon, domekan. Berriatuarrak ondo jokatu zuen atzean, pilota dominatuta, eta aurrelari on legez, aukera ikusi orduko amaitu zituen tantoak etxebarritarrak.

Andoain eduki zenuten aurrean finalean. Zelan joan zen partida?

Ibon Aldazabal: Nahikoa parekatua izan zen, eta beti ere gu bi-hiru tanto aurretik joan ginen, hasieratik. Inoiz, berdinketa pare bat ere egon ziren. 17-15 irabazten gindoazela pilota apurtu zen, eta pilota aldatzeaz batera hasi ginen tantoak egiten. Bederatzi-hamar egin genituen segidan.

Xabat Uriozarbarrena: Partida apurtu zen hantxe.

Bigarren pilota ezberdina zen?

Aldazabal, I: Ez, baina pilota berria dagoenean, beti ere, jokoa aldatu egiten da. Andoaingo aurrelaria ere pixka bat hutsak egiten hasi zen, eta segidan, 35era joan ginen.

Urizarbarrena, X: Eurek huts egin zuten, eta gu gero eta konfiantza gehiagogaz hasi ginen jokatzen.

Aurreko emaitzak ikusita, faboritotzat zeneukaten zeuen burua?
Aldazabal, I: Beti daukazu konfiantza irabazteko, baina beti daukazu beldurra ere, edozer pasa daitekeelako. Azken batean, denboraldi osoa gustura eta ondo egin arren, partida bakoitza mundu bat da. Edozer pasa daiteke.

Urizarbarrena, X: Nahikoa urduri nengoen hasieran, eta partidan sartu ahala, lasaitu egin nintzen.

Zuen jokoaren gakoa non dago?

Aldazabal, I: Talde lanean gehienbat. Ondo konpontzen gara. Beti ere,
piloteora jokatzen dugu, eta aukera dagoenean, Xabatek aurretik amaitzen du.

Urizarbarrena, X: Ahal denean errematatu egiten dut.

«Garrantzitsuena parte-hartzea da». Baina irabazita, hoteto.

Urizarbarrena, X: Azkenean, denek nahi izaten dute irabazi.

Aldazabal, I: Irabazita amaitzen baduzu, handiagoa da poztasuna.

Xabat, zuri zer eskaintzen dizu Ibonek?

Urizarbarrena, X: Zuloa ondo zaintzen du, pilota atzeratu egiten du asko, eta lagundu egiten dit, sekula gutxietsi barik.

Eta zuri, Ibon, Xabatek?

Aldazabal, I: Elkar ondo ulertzen dugu. Entzuten ere badaki, eta hori eskertzekoa da. Amaitzailea da, eta sarritan eskertu egiten da piloteo luzeen ostea.

Txapela zeini eskaini diezue?

Aldazabal, I: Oraintxe hilabete hil zitzaidan aita, eta beti pentsa izan nuen berari eskaintzea. Beragatik heldu naiz heldu naizen lekura, eta berari, aitari.

Urizarbarrena, X: Nik ere aitari, azken batean berak lagundu dit. Gurasoentzat da nire txapela.

 

 

Jasotako erantzunak:

1

esku pilotaria | 2008-03-13

Onak zarie gero!!! Zorionak bixoi eta jarraitu horrela, pozten naz talentuz betetako bi gazte ditugulako eskualdean.

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.
Ibon Aldazabal eta Xabat Urizarbarrena: 'Txapelketa batzuetan ez dute txapelik ematen, eta txapeldunak txapela behar du'

Ibon Aldazabal eta Xabat Urizarbarrena, zestak eskuan, Mendibarren frontoian.

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)

eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.