
2008-05-10 | 19:38:44
Txotxaren deiadarragaz aurrera
Herenegungo erromeriaz betean gozatu arren, atzokoan parrandarako gogorik ez zaie faltatu bazkaritara bildu diren berriatuarrei.
Herriko jaiei bete-betean erantzuten ari dira berriatuarrak. Barikua, gainera, herrikoen neurrira egindako eguna, eta batez ere, gaua izan zen. Eta atzokoan, ajeari pultsoa eutsiz, bazkaritarako bildu ziren.
2008-05-10 | 14:25:27
San Gregorioak indarrez darraite
Lagun asko batu ziren atzo gauean Berriatuko plazan Gazte Asanbladak antolatutako play back txapelketa ikusteko asmoz.
2008-05-09 | 16:06:31
Eskualdeko jendeak bat egin du festa eremuan
San Gregorio Eguna dela igarria da, gaur, Berriatuan.
2008-05-08 | 14:53:35
XX. San Gregorio Sariaren finalak ailegatu dira
Zestak hartuko du Mendibarren domekan, 16:30etik aurrera
San Gregorio Saria bere azkenak ematen dago. Final handiak jokoan, Mendibarren pilotalekua zesta-puntaz jantziko da domekan. «Ez galtzeko neurketak» 16:30ean hasiko dira. Kadeteek, gazteek eta elite mailakoek hartuko dute kantxa, batak bestearen atzetik, minutu zirraragarrietan. Tolosako bikotea izango dute Paredesek eta Ugartetxeak aurrez aurre, kadeteetan. Gazte mailan Berriatuko Zesta Eskolan geratuko da txapela. Mikelek eta Elkoro I.ak Beide eta Arizagaren aurrean neurtuko dituzte indarrak. Elite mailak ere herrikoak dakartza kantxara, final handian. Zein baino zein ariko dira Aimarrek eta Atxak osatutako bikotea, Alberdi eta Bilbao I.aren kontra.
2008-05-08 | 10:25:33
Biztanleko hiru euroko diru laguntza emango dio Udalak HITZAri
Horrez gain, 902 820 201 telefonora deitzen duten lehen hamar herritarrek doan jasoko dute egunkaria urtebetean
Berriatuko Udalak eta Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitzak hitzarmena sinatu dute. Hitzaren zuzendari Irati Urberuagak, Hitzaren kudeatzaile Eli Arostegik eta herriko alkate Imanol Mugartegik orain dela gutxi eman dute horren berri. Adostutako hitzarmenari esker, biztanleko hiru euroko diru laguntza emango dio Udalak Lea-Artibai eta Mutrikuko egunkariari, eta harpidedun egiten diren lehenengo hamar herritarrek doan jasoko dute euren etxeetan Hitza urtebetean.
2008-05-03 | 17:38:38
KAXERO GAUPASEROGAZ AILEGATU DA JAIA
Goizeko ordu handietatik txikietara jendez gainezka egon da plaza, jaien hasiera denaren seinale.
Txalaparta hotsak hartu du plaza. 12:30ak pasatxo dira, eta Kaxero Gaupasero eta Imanol Mugartegi alkatea ageri dira udaletxeko balkoian. Plaza beteta dago. Pintxoen eta sagardoaren epelean, adi daude azokara batutakoak balkoitik zer esango. Sangregorioetan estreinako, alkateak berba batzuk esango ditu, «jaiei zer edo zer berria emateko». Ondo pasa, baina ez pasa esaldiak txaloei egin die tartea. Gero, txupina bota du. San Gregorioak hasi dira. Txaranga doinuak. «Ondo pasatzeko eta guztiak ondo irteteko gogoz» dagoela aitortzen du balkoia atzean lagata alkateak, «oraingoz ondo doa, eta ondo jarrai dezala» esanda. Kaxero Gaupaserok balkoian darrai. Udaletxe azpian gero eta jende gehiago dago. 15:00ak. Azoka itxita dago. Orain, gurpilek hartu dute duela ordubetera arte oinezkoen gunea izandakoa. 15:30ak dira. 27. Afizionatu mailako Txirrindulari Lasterketa bidean da. Guztira, 156 txirrindularik ekin diote bideari, eta antolatzaileek aitatu dutenez, erdiek-edo gurutzatuko dute helmuga, halako beroagaz.
2008-04-30 | 12:36:03
Etxebizitza eskubidea defendatzeko taldea sortu da, Habixi
Bihar etxebizitza egoeraren erantzuleak markatzeko deialdia egin du taldeak.
Berriatuko Gazte Asanbladak (B.G.A.)etxebizitza eskubidearen aldeko taldea sortu du: Habixi. Taldeak, beste herri eredu bat lortzeko etxebizitza politika berriztatu beharra dagoela azpimarratu nahi izan du sortu bezain pronto. Horrela, Berriatuko Udalari bere lehen eskakizuna egin dio: herritarren parte hartzeagaz, herriko egoera islatuko duen azterketa bat egitea.
2008-04-29 | 12:10:26
'Jai egun alternatiboagaz' hasiko dira Berriatuko jaiak, barikuan
Zapatuan azoka eta Kaxero Gaupaseroren jaitsiera daude
Barikuko 'jai egun alternatiboagaz' hasiko dira aurtengo sangregorioak, barikuan. Zapatuan, X. Nekazal eta Arrain Kontserba Azokak dirauen bitartean, Kaxero Gaupaseroren jaitsierak emango die segida maiatzaren 17ra arte luzatuko diren jaiei.
DEIALDIAK
Therese...Eskultura erakusketara bisita gidatua
MARKINA-XEMEIN, - 2008-07-06
DEIALDIAK
Herri bazkaria
MARKINA-XEMEIN, - 2008-06-24
© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta: publilea@11barri.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)
eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.