Edukira joan

Lea-Artibai eta Mutriku

Berriatua
2009ko uztailak 3, Barikua

Azken ordukoak

"Pozik nago daukadanagaz eta hori da aberastasunik handiena"

2009-06-30 | 18:41:12

"Pozik nago daukadanagaz eta hori da aberastasunik handiena"

Ez sinisteko moduko osasuna eta bizitasuna dauka Gasturu baserrikoak; ganaduen gobernua eta ortuaren zaintza berak daroaz.

93 urte eginak eta dotore zaude. 
Jainkoari esker ondo gabiz. Motorra eta bolantea ondo daukadaz. Karrozerian, ba, belaun baten daukat desgastea, baina zer edo zer eduki behar. Birritan operatuta nago hesteak bihurritzeagatik; azkenengoan, orain dela urte bi, txarto pasa genuen. Abadea eskatu nuen operazioko gelan sartu baino lehen. Medikuak ere ez zidan itxaropenik eman, baina hemen nago. Eta... zer da kontua eta gure bigai bat ere egun hartan operatu zuen albaitariak, ha ere hesteetatik, eta itxaropen barik. Biok ondo irten genuen.
Ortu hau dena zeuk manejatzen duzu? 
Bai; hementxe egoten naiz ni gusturen, edozein teatro edo pelikula ikusten baino, hementxe nahiago.
Ez da ikusten hemen bedar txarrik. Bat ere ez. 
Horrexen bildurra edukitzen dut beti. Atxurra erabili behar da asko!
Zelako urtea doa ba? 
Aurten etorri da pixkat udabarria atzeratxoago; euri asko egin du lehen-eta.
Paraje ona da Gasturu jeneroa hartzeko? 
Bai; udabarrian beti berandutxoago ibili behar hemen; baina gero udaguena luzatu egiten da, eta ortuak beranguagora arte ematen du. Ondo heldutako jeneroa.
Etxekoentzako izaten da hartzen duzuna, ala saltzeko ere bai? 
Dena etxekoentzako.
Botikarik-eta erabiltzen duzu ortuan? 
Ezetarikorik ere ez. Geuk jateko da eta!
Zein izaten da zure eguneroko martxa? 
Ba, ohetik jagi eta nire lehenengo beharra izaten da neutzako kafesnea prestatu; zopak egin eta jan. Gero, ganaduen txabolara joan. Hiru bigai txiki dauzkagu barruan, eta haretxei eta txarriei jaten eman. Beste ganaduak kanpoan dabiltza orain. Eta hori eginda, handik aurrerakoa hementxe. [Ortuan]. Gero bazkaldu eta siestara. Eta arratsaldean ere antzeko martxa.
BIHARKO HITZAREN PAPEREZKO EDIZIOAN, ELKARRIZKETA OSOA

Ez du erantzunik

2009-06-30 | 17:01:58

Ume zarataz busti dira kaleak

Herri kirolak probatzeko aukera izan dute herriko umeek; arratsaldean, bitsarekin olgetan aritu dira.

Umeek giro aparta izan zuten atzoko egunez Berriatuan. Goizean elkartu, eta kalejira egin ostean herri kirolak probatzeok aukera izan zuten. Herritarren artean entzuten zenez, «itzelean» pasatu zuten umeek. Jaietan herri kirolak ikusten «aspertu» egin ei ziren txikiak, baina beraiek probatzeko aukera izan dutenean «oso pozik» aritu ziren. Arratsaldean, bits jaia eta txokolatada izan zituzten.

Ez du erantzunik

2009-06-02 | 17:44:00

Herrien Arteko Zesta-Punta Txapelketa berriatuarrek irabazi dute

Markinarren kontra kadete eta gazteetan nagusitu dira

Aurten ere bai. Hamargarren bider irabazi du Berriatuko zesta-punta klubak Herrien Arteko Txapelketa. Hiru mailatik bi irabazi behar izaten dira txapel nagusia janzteko, eta horrela geratu da asteburuan Durangoko Ezkurdin. Berriatua nagusitu da Markinako zesta taldearen kontra kadete eta gazteetan. Nagusietan, «partidu estu eta ederrean», markinarrek irabazi zuten.  


Ez du erantzunik

2009-06-02 | 15:49:26

Anbulatorio berria egingo dute Berriatuan, oraingoaren parean

Osasun txartelen kopuruak gora egin du, eta oraingoa txiki geratu dela ikusi du Udalak.

Anbulatorio berria egiteko aurreproiektua aurkeztu dio Berriatuko Udalak Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari, diru laguntza eskatuz. Oraingo osasun zentroaren parean egiteko asmoa daukate, Bustinzuri kalean. "Lehen hor gaztetxea eraikitzeko asmoa zegoen, baina azkenean gazteentzako lokala frontoiaren atzean egingo denez, ikusi da hor aukera ona dagoela osasun etxe berria egiteko", esan du alkate Imanol Mugartegik.

Ez du erantzunik

2009-05-13 | 15:13:33

Txirrindularien egunagaz amaituko dira sangregorioak

Zapatuan izango dira mendi bizikleta martxa, eta baita elite eta 23 azpikoentzako XXVIII. lasterketa ere.

Mendiko bizikletak eta errepidekoak. Umeenak eta nagusienak. Guztiak ibiliko dira elkarren gurpilean Berriatuan zapatuan. San Gregorio jaiak pedal martxaz amaituko dira, Txirrindulari Egunagaz. 

Ez du erantzunik

Musika eta kirola nahastuta berpiztu dituzte sangregorioak

2009-05-09 | 18:44:46

Musika eta kirola nahastuta berpiztu dituzte sangregorioak

Barikuan Su Ta Garren kontzertuak burrunba eragin zuen; atzokoan, ekitaldi nagusia Urrezko Aizkolarien Txapelketa izan zen.

Gauez rock-a eta egunez aizkolariak. Hori izan da aurreko asteburuak lagatako zapore ona berreskuratzeko erabilitako formula.

Ez du erantzunik

Sokatirakoek lur gaineko 680 kiloko txapelketari hasiera emango diote

2009-05-07 | 17:23:51

Sokatirakoek lur gaineko 680 kiloko txapelketari hasiera emango diote

Mutrikuko taldekoen sokan beteranoez gain, aurpegi berriak ikusi ahal izango dira frontoi atzeko zelaian.

Heldu gabeko taldearekin ekingo diote mutrikuarrek sokatira txapelketari. Egutegian lehendabizikoa lur gaineko 680 kilokoa izango da, eta lehen saioa, domekan, Berriatuan jokatuko dute.

Ez du erantzunik

2009-05-06 | 16:35:19

Berriatuko Udalak iaz baino 335.000 euro gehiagoko aurrekontua du

Aurtengorako 2.140.000 euro geratu dira izendatuta, aho batez, onartu berri diren udal aurrekontuetan.

Berriatuan igo egingo dira udal aurrekontuak. Iaz baino 335.000 euro gehiago geratu dira onartuta 2009ko udal jardunerako eta inbertsioetarako. Aurten 2.140.000 euroko aurrekontua izango da Berriatuko Udalarena, beraz.
Horietatik, ia 800.000 euro izango dira inbertsioetara bideratuko dituztenak.


2 erantzun

Bideoa

 

Behe Bidasoako Hitzaren aurkezpen bideoa

Behe Bidasoako Hitza

Agenda

ODOL EMATEA

Odol ematea
LEKEITIO, Anbulategian - 2009-06-29

JAIA


AMOROTO, - 2009-06-25

Ekitaldi guztiak ikusi »

Bat-batean

Esaldia

Markel Robles (Eibarko jokalaria): «Zuloan zenbat eta denbora gehiago egon, gero eta gaitzagoa da handik irtetea, baina kontziente gara non gauden; taldea bizirik dago»

Irudia

Morroko pintadak kentzen ari dira

Morroko pintadak kentzen ari dira

Morro handiko musturrean zegoen 'Presoak etxera' pintada kentzen hasi ziren ekainaran bigarren astean, eta orain, 'Egunkaria aurrera' eta 'Egin askatu' ipintzen dutenak kentzen dabiltza. Egunkariak itxi zituztenean margotu zituzten. 'Berria' egunkariaren bosgarren urteurrena ospatzeko Kafe Antzokian egin zen ekitaldian, Martxelo Otamendi 'Berria'-ko zuzendariak eskerrak eman zizkien herritarrei, bere garaian 'Euskaldunon Egunkaria'-ren aldeko margoketa hori egitearren.

Eztabaidak

Lea-artibai

"A-8ra arinago heltzeko" bideak

Bizkaiko Diputazioak 2013rako Markina-Xemeindik Ondarroara doan bidea konponduko du, besteak beste. Gainera, Lekeitiotik A-8 autobidera ailegatzeko hamasei minutu gutxiago beharko direla iragarri dute. Zer iritzi duzu horren guztiaren gainean?

Jasotako azken mezua:

2009-06-24

Sasoi ixangor hau eztabaidiau txapateko ez? Urtebete da hasi zala ixe. Sin más, komentaxo bat etxear...(+)

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)

eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.